
Bateria eta kargagailuaren informazioa
Bateria eta kargagailuaren
informazioa
Telefonoa bateria kargagarri batekin elikatzen da.
Telefono honekin erabili beharreko bateria honakoa
da: BL-5K. Telefono hau ondorengo bateriek
emandako energiarekin erabili behar da: AC-10, DC-6,
DC-10. Bateria behin eta berriro kargatu edo
deskargatu daiteke, baina azkenerako agortu egiten
da. Hitz egiteko eta egoneko tarteak ohi baino
nabarmen laburragoak badira, bateria aldatu egin
beharra dago. Nokiak homologatutako bateriak eta
bateria kargatzeko Nokiak zure telefonorako
diseinaturiko kargatzaile homologatuak soilik erabili.
Onartu gabeko kargagailu edo bateria bat erabiltzeak
sute, leherketa, edo bestelako arriskuren bat suposa
lezake.
Kargatzailearen modelo zenbakia ezberdina izan
daiteke entxufe motaren arabera. Entxufe ezberdinak
ondorengoen bidez identifikatzen dira: E, EB, X, AR, U,
A, C edo UB.
Bateria lehenengo aldiz erabiltzeko, edo bateria
luzaroan erabili ez baldin bada, beharbada
kargatzailea konektatu, deskonektatu eta berriz ere
konektatu egin beharko da bateria kargatzen has
dadin. Bateria guztiz deskargatuta baldin badago,
kargatzailearen ikurra pantailan agertu arte edo deirik
egin ahal izan arte minutu batzuk igaro litezke.
Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta
kargatzailea deskonektatu.
Kargagailua erabiltzen ari ez bazara, desentxufatu eta
telefonotik deskonektatu. Ez utzi guztiz kargatutako
bateriarik kargatzaileari konektatuta, gehiegi
kargatzeak bateriaren iraupena labur bait dezake.
Guztiz kargatutako bateria erabili gabe utziz gero,
pixkanaka deskargatu egingo da.
Bateria 15º eta 25º artean gordetzen saiatu.
Tenperatura oso altu edo baxuek bateriaren bizitza eta
gaitasuna murrizten dituzte. Baliteke bateria beroa
edo hotza duen telefonoak denboraldi batean ez
funtzionatzea. Bateriaren errendimendua asko
gutxitzen da zero azpiko tenperaturetan.
Ez zirkuitu-laburrik eragin bateriari. Nahi gabe
zirkuitu-laburra sor daiteke, metalezko objekturen
batek (txanpon bat, klip bat edo axota bat, adibidez)
bateriaren terminal positibo (+) eta negatiboak (-)
zuzenean konektatzen baditu. (horiek banda
metalikoen antza dute baterian). Sakelean edo poltsan
ordezko bateria bat eramanez gero hori gerta liteke.
Terminaletan zirkuitu-laburrik gertatuz gero, bateria
edo konektatutako objektua hondatu egin litezke.
179
Bateria eta kargagailuaren inform
azioa

Bateriak ez sutara bota, lehertu egin daitezke eta.
Hondatuta egon arren, lehertu egin daitezke. Bateriak
botatzeko garaian, tokian tokiko arauak bete behar
dira. Ahal dela, birziklatu. Ez bota etxeko gainerako
hondakinekin batera.
Telefono edo bateriak ez desmuntatu, moztu, ireki,
bihurritu, deformatu, zulatu edo txikitu. Bateriak
isuririk izanez gero, likidoa begietatik eta azaletik
urrun mantendu. Likidoa begietan sartu edo azalera
eroriz gero, berehala urarekin garbitu edo
medikuarengana joan.
Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu objektu
arrotzik sartu. Era berean, ez ezazu bateria ur edo
beste likidoren batean murgildu edo busti.
Bateriaren erabilera okerrak sute, leherketa edo
bestelako arriskuren bat eragin lezake. Telefonoa edo
bateria eroriz gero, gainazal gogor batera bereziki, eta
kaltetu egin dela irudituko balitzaizu, eraman ezazu
zerbitzu zentroren batera erabiltzen jarraitu aurretik.
Bateria dagokion helbururako bakarrik erabili. Ez
erabili hondatuta dagoen kargatzaile edo bateriarik.
Zure bateria umeen eskuetatik urrun gorde.