WLAN konexioak
Hari gabeko LAN (WLAN) konexio bat erabili ahal
izateko Interneteko WLAN sargune bat (IAP) sortu
behar duzu. Erabili sargunea Internetera konektatu
behar diren aplikazioentzako.
WLAN Interneteko sargunea erabiliz datuen konexio
bat sortzen duzunean, WLAN konexio bat ezartzen.
WLAN konexio aktiboa amaitzen da datuen konexioa
amaitzen duzunean.
WLAN erabil dezakezu ahots dei batean edo datu
paketea aktibatuta dagoenean. WLAN sargune batera
soilik egon zaitezke konektatua aldi berean, baina
aplikazio askok Interneteko sargune bera erabil
dezakete.
Telefonoa deskonektatuta profilean badago WLAN ere
erabil dezakezu (eskuragarri badago). Gogoratu
segurtasun baldintza aplikagarri guztiak bete behar
direla hari gabeko WLAN konexio bat ezarri eta
erabiltzerakoan.
Aholkua: Telefonoa identifikatzen duen
multimedia sargunearen kontrol (MAC) helbide
bakarra egiaztatzeko, idatzi *#62209526#
hasierako pantailan.