
Bateria kargatu
Kargatze arrunta
1.
Kargagailu bateragarri bat
hormako entxufe batera
konektatu.
2.
Korronte kablea telefonora
konektatu. Bateria guztiz
deskargatuta badago, denbora
bat igaro daiteke karga
adierazlea mugitzen hasi
aurretik.
3.
Bateria guztiz kargatuta
dagoenean, adierazlea geratu
egiten da. Kargagailua
telefonotik deskonektatu, eta
gero entxufetik.
Aholkua: Kargagailua entxufetik deskonektatu
erabiltzen ari ez bada. Entxufera konektatutako
kargagailu batek argi-indarra gastatzen du,
telefonora konektatuta ez badago ere.
USB bidez kargatzea
USB bidez karga dezakezu horma entxufe bat
eskuragarri ez duzunean. USB bidez kargatzerakoan,
telefonoa kargatu bitartean ere datuak transferi
ditzakezu.
1.
Konektatu UBS kable bateragarria USB gailu
bateragarriaren eta telefonoaren artean.
Kargatzeko erabiltzen den gailu motaren arabera,
baliteke kargatzen hasi aurretik denbora bat
igarotzea.
2.
Telefonoa piztuta dagoenean, USB moduaren
aukeren artean hautaketa egin dezakezu
telefonoaren bistaratzean.