
Nokiaren Interneteko Irratia
Nokiaren Interneteko Irratia aplikazioarekin (sare
zerbitzua), interneten eskuragarri dauden irrati kateak
entzun daitezke. Irrati kateak entzuteko, WLAN edo
datu-paketeen sarbideak zehaztuta egon behar du
zure gailuan. Irrati kateak entzuterakoan, datu kopuru
handiak igortzen dira zure zerbitzu-hornitzailearen
sarearen bidez. Konektatzeko modu gomendatua
WLAN da. Bestelako konexioren bat erabili baino lehen,
zure zerbitzu-hornitzailearengana jo baldintzak eta
datu-zerbitzuen kostuak ezagutzeko. Adibidez, tarifa
finkoko datu-plan batek datu kopuru handiak
hedatzeko aukera ematen du, hilero zenbateko jakin
bat ordainduz.