
Ibilgailuak
RF seinaleek ibilgailuetan gaizki instalatutako edo
gaizki babestutako sistema elektronikoetan eragina
izan dezakete, hala nola, erregaiaren injekzio sistema
elektronikoetan, balazten blokeoa saihesteko sistema
elektronikoetan, abiaduraren kontrol sistema
elektronikoetan edo airbag sistemetan. Informazio
gehiagorako, jo zure ibilgailuaren
fabrikatzailearengana edo ordezkariarengana
gehitutako osagarriak egiaztatzeko.
Langile kualifikatuek soilik ikuska ditzakete telefonoak
eta ibilgailuetan instalatu. Instalazioa edo beste
edozein zerbitzu gaizki burutzea arriskutsua izan
daiteke eta telefonoaren bermea baliogabe dezake.
Egiaztatu erregularki ibilgailuan instalatutako hari
gabeko osagarriek behar bezala funtzionatzen dutela.
Ez gorde edo eraman likido sukoiak, gasak edo
material lehergarriak telefonoa, haren zatiak edo
osagarriak daramatzazun toki berean. Airbagak
dituzten ibilgailuetan, gogoan izan airbagak indar
handiz puzten direla. Ez ezarri inolako objekturik, ez
hari gabeko osagarri eramangarri edo instalaturik
airbagaren inguruan edo airbaga irekitzen den lekuan.
Ibilgailurako hari gabeko osagarriek, behar bezala
kokatuta ez badaude eta airbaga puzten bada, zauri
larriak eragin ditzake.
Hegazkinez bidaiatzerakoan debekatua dago
telefonoa erabiltzea. Itzali telefonoa hegazkinera igo
185
Segurtasunari buruzko
info
rm
azio
g
ehigarria

aurretik. Hari gabeko gailuak hegazkinean erabiltzea
arriskutsua izan daiteke hegazkinaren
funtzionamendurako, hari gabeko telefono sarea eten
dezakeelako eta legez kanpokoa izan daitekeelako.