Ziurtagiri informazioa (SAR)
Telefono honek irrati uhinekiko arriskuari
buruzko arauak betetzen ditu.
Zure telefono mugikorra irrati-igorlea eta irrati-
hargailua da. Araudi internazionalek gomendatzen
duten irrati uhinekiko arrisku egoerara ez heltzeko
diseinatua dago. Araudi hauek ICNIRP elkarte zientifiko
independenteak garatuak izan ziren; pertsona guztiak
babesteko marjina daukate, adina edo osasuna
kontutan izan gabe.
Telefono mugikorren arriskuen kontrako araudiak
Berariazko Absortzio Tasa (Specific Absorption Rate)
edo SAR moduan ezagutzen den neurri unitate bat
erabiltzen du. ICNIRP araudian ezartzen den SAR
limitea 2.0 watt/kilogramo (W/kg)-koa da, 10 gramoko
ehunean erabilita batezbeste. SAR probak
funtzionamendu posizio estandarretan egiten dira,
telefonoak potentzia mailarik altuenean transmititzen
duen bitartean probatutako frekuentzia banda
guztietan. Funtzionatzen ari den telefono baten
kasuan kasuko SAR maila, gehiengo balioaren azpitik
egon daiteke, zeren telefonoa sarea atzitzeko behar
duen indarra erabiltzeko bakarrik diseinatuta baitago.
Kantitatea faktore batzuen arabera alda daiteke,
adibidez, sare estazio gune batekiko zein hurbil
zauden. SAR balio altuena ICNIRP araudien arabera
gailua belarrian erabiltzeko honakoa da: 0,87 W/kg.
Gailuaren osagarriak erabiltzeak SAR balio ezberdinak
eman ditzake. SAR balioak proba eta informazio
nazionalen eskakizunen eta sareko bandaren
araberakoak izan daitezke. SAR-i buruzko informazio
gehiago jasotzeko kontsultatu ezazu produktuari
buruzko informazioa helbide honetan:
www.nokia.com.
187
Segurtasunari buruzko
info
rm
azio
g
ehigarria