
Entzungailua
Entzungailu bateragarriak konekta ditzakezu
telefonora. Baliteke kable modua aukeratu behar
izatea.
Abisua: Aurikularrak
erabiliz gero, kanpotik datozen
zaratak entzuteko gaitasuna
galdu dezakezu. Ez erabili
aurikularrak zure segurtasuna
arriskuan jar badezakezu.
Entzungailu batzuk bi zatitan
datoz, urruneko kontrol unitatea
eta aurikularrak. Urruneko
kontrol unitateak mikrofono bat
eta deiak egin edo amaitzeko
teklak, bolumena egokitzeko
teklak eta musika edo bideoak
erreproduzitzeko teklak dauzka.
Aurikularrak urruneko kontrol
unitatearekin erabili ahal
izateko, unitatea gailuko Nokia
AV konektorean (3,5 mm)
konektatu eta, gero, aurikularrak
unitatera konektatu.
Eskulibreko telefono deiak
egiteko, entzungailua urruneko
kontrol unitate bateragarri
batekin erabili, edo gailuaren mikrofonoa erabili.
Dei baten bitartean bolumena egokitzeko, zure
gailuaren edo ahal bada, entzungailuko bolumen tekla
erabili. Entzungailu batzuk multimedia bolumen
28
Telefonoa

kontrolak dituzte, musikaren eta bideoen bolumena
egokitzeko bakarrik erabiltzen direnak.
TV irteera kable bateragarri bat ere konekta dezakezu
telefonoko Nokia AV konektorera (3,5 mm).
Irteera seinala igortzen duen produkturik ez
konektatu, gailua kalte bailezakete. Ez ezazu tentsio
iturririk konektatu Nokia AV Connector-era.
Nokiak telefono honekin erabiltzeko onartu ez duen
entzungailu edo bestelako gailu osagarriren bat Nokia
AV Connector-era konektatzerakoan, ahots mailei
arreta berezia ipini.
Bolumenaren eta